Txurdinagabarri egoitza Kirikiño egoitzarekin batera izan da Santutxuko festetan
Bilboko Txurdinagabarri zaharren egoitzako aitona-amonak Kirikiño egoitzakoekin elkartu dira Bilboko Santutxu auzoko jaiak ospatzeko. Hain zuzen ere Santutxun dago Kirikiño egoitza.
Kirikiño egoitzatik Txurdinagabarrirekin harremanetan jarri ziren eta txorizoa ogiarekin eta freskagarri bat hartuz eta Egoitza dagoen plazan Arotza Moso-ren musikarekin dantza eginez jaiak ospatzera gonbidatu zituzten.
Txurdinagabarri egoitza Santutxu auzotik urrun ez dagoenez, gure taldeko batzuk oinez hurbildu ziren, eta gainerakoak garraio publikoan.
Ederki pasatu genuen eta gertuko egoitzarekin jarduerak batera gehiagotan egingo ditugula espero dugu.