Txurdinagabarri bihotzez bete da
Otsailaren 14a zela eta, San Valentin egunez, Txurdinagabarri Egoitzan hainbat ekintza prestatu genituen, maite ditugun pertsonei maitasuna eta amodioa erakusteko.
Eskulan tailerretan bihotzak egin genituen esaldiz osatuta, eta saski batean jarri genituen harreran, senideek eta bisitariek hartu ahal izateko eta eguna alaitzeko. Egoitzako solairu bakoitza apaintzeko apaingarriak ere prestatu genituen.
2, 3 eta 5 solairuetako belaunaldiarteko truke ekintzen barruan, bihotz brotxetak egin genituen goxokiekin, eta mandalak margotzen aritu ginen, horiek ere bihotz formakoak. Eta meriendatzeko, ezin txokolatezko gozokiren bat falta… jakina, bihotz formakoa!