Adineko pertsona
“Txokolate masterchefa” Txurdinagabarri Egoitzan
Pazko arrautzak oso tradizio hedatua dira, eta aurten, Txurdinagabarri Egoitzan, gure sukaldaritza tailerrean sartu nahi izan ditugu.
Bi “minichefen” laguntzarekin –gure begiraleen seme-alabak–, txokolate zuria eta beltza zatitu eta poliki urtu genuen, erre ez zedin saiatuz. Gero, moldeak bete, eta, txokolatea gogortu zenean, kontu handiz atera genituen moldeetatik.
Arrautzak almendra xehatuarekin, koloreko txinpartekin eta txokolate zuriko marrekin dekoratu genituen, eta gero iritsi zen onena: jatea!