Adineko pertsona
Txangoa Hondarribian
Joan den astean, Villabonako adinduentzako Santiago Egoitzaren udako ekintzen programazioarekin jarraituz, Hondarribira egin genuen txangoa.
Berriro ere, Egoitzako egunerokotasunaren monotonia urratu genuen, eta egoiliarrek aurreko egunetan proposatu ziguten helmugara abiatu ginen.
Ilusioa agerikoa zen lehenengo orduetan, mugaldeko herrirantz irten ginenean. Eguraldia bikaina izan zen eta, eguzkiak gogor jotzen zuenez, gure, txano, bisera eta txapelak erabili behar izan genituen.
Egun polit eta desberdina izan genuen, hondartzan eta kaian paseatuz, eta itsas pasealekuko terraza batean meriendatu genuen.