Traje termikoa desgaitasuna duten lagunak uretan disfrutatzeko

Traje termikoa desgaitasuna duten lagunak uretan disfrutatzeko

NEOPRENOAREKIN GORPUTZAREN BEROTASUNA DENBORA GEHIAGO MANTENTZEN DA ETA, ONDORIOZ, UR KIROLA EDO TERAPIA EGIN DAITEKE, HOTZAGATIK BERTAN BEHERA UTZI BEHAR IZAN GABE.

Desgaitasuna duten lagunen beharretara egokitutako traje termiko bat izatearen edo ez izatearen arteko aldea izan da daiteke horiek uretako kirol bat praktikatu ezin izatea, edo, neurorrehabilitazio programaren barruan, hidroterapia saioetara joan ezin izatea, edo besterik gabe, igerilekuan eta hondartzan disfrutatu eta erlaxatu ezin izatea.

“Traje bat egin behar zen arazo horiek konpontzeko, janzten erraza, hotza saihesteko”, dio Selandeko diseinatzaile Cristina Solaunek. Eta bere enpresaren modelo berriak ezagutarazteko, joan den ostiralean, hilak 22, Bilboko Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentrora hurbildu zen.

Ura oso ingurune egokia izan daiteke desgaitasuna duen pertsona baten errehabilitaziorako eta egoera fisikoa mantentzeko.Uretan flotatzen duenean, gorputza paralisiak dakartzan lotura fisiko horietatik askatzen da, eta grabitaterik ezaz disfrutatzen du.Aitzitik, dituzten arazoak tarteko, desgaitasuna duten pertsonak uretan ez dira beroa sortzeko lain mugitzen, eta tenperatura berehala jaisten zaie. Traje termiko bat erabiltzea funtsezkoa da.

Selanden jantzi termikoek uretan lau aldiz gehiago egoteko balio dute, barnean duten ehun polarrari esker.Kolpeetatik babesteaz gain, oreka erregulatzen duen sistema bat dute, flotagarritasun negatiboarekin edo positiboarekin, beharren arabera.

Erraz jartzeko sistema

Erraz janzteko eta eranzteko bereziki diseinatutako neoprenoak dira.Esteka honetatik ikus daitekeen bideoak erakusten duenez, trajeak pentsatuta daude mugikortasun urritua duten pertsonek minutu gutxian janzteko pentsatuta daude, laguntzarekin edo laguntzarik gabe, desgaitasun moderatua, larria edo erabatekoa duten.Trajea guztiz irekitzen da, pertsona gainean etzan edo esertzen da, eta alboetatik ixten da, gutun azal bat bezala, belkroen bitartez.Lepoko zerbikalak eutsi egiten dio buruari, uretatik kanpo, behar duen posizioan, barrualdean banatutako foam neoprenoa baitu, oreka erregulatzeko, pertsona bakoitzaren beharren arabera.Beharra handiagoa bada eta segurtasun gehiago behar bada, pieza osagarri bat dauka (pull-neck), lepoaren norabidea indartzeko.Horrenbestez, buruaren mugikortasuna segurtatzen da, eta fisioterapeutaren lana errazten da.

Horrelako traje bat oso baliagarria da uraren onurez gozatzeko, eta zaintzaileen zein errehabilitazioko profesionalen lana erraztu dezake.Neoprenoarekin gorputzaren berotasuna denbora gehiago mantentzen da eta, ondorioz, ariketak hotzagatik berehala eten beharrik gabe egin daitezke.