Adineko pertsona
Terek 100 urte bete ditu
Joan den urriaren 13a oso egun berezia izan genuen Bilboko Txurdinagabarri Adinekoen Egoitzan: gure amametako batek 100 urte bete zituen eta handitasunez ospatu genuen.
Terek festa hunkigarriaz gozatzeko aukera izan zuen bere senideekin eta Egoitzako hainbat langilerekin batera, egun berezi honetan harekin egon nahi izan zutenak.
Tarta gozoa izan genuen, begiraleek aurresku bat dantzatu zuten eta Terek oso lore-sorta polita eta asko gustatu zitzaion opari bat jaso zituen.
Primeran pasatu genuen abesten eta dantzatzen, eta “photocall”ean harekin paratu ginen.
Zorionak Tere!
Zorionak Tere!