Tecnaliarekin bat egin dugu teknologiak neurorrehabilitazio prozesuan jokatzen duen rolaren zabalkundea egiteko
QUEMADA ETA MARÍN DOKTOREEK IKTUSAREN ERREHABILITAZIO PROGRAMETAN ROBOTIKA INPLEMENTATZEAREN ONUREZ HITZ EGINGO DUTE, “neurorrehabilitaziorako teknologiak: behar klinikoetatik soluzioen garapenera eta industrializaziora” izenburuko lan gosarian.
Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzuak, “neurorrehabilitazioaren arloan Europako erreferentziazko zentro nagusietakoa izanik”, bere ikuspegia eskainiko du “Neurorrehabilitaziorako teknologiak: behar klinikoetatik soluzioen garapenera eta industrializaziora” izenburuko lan gosarian.Topaketa profesionalak Tecnaliak antolatu du, eta urtarrilaren 26an egingo da, 9:30ean, erakundeak Bizkaiko Parte Teknologikoan duen egoitzan.
Iktusaren errehabilitazioan robotika erabiltzeak onura ugari eskaintzen ditu. Adibidez, beste abantaila batzuen artean, Aita Menniko terapeutek (eta Kalte Zerebraleko Menni Sare osoak), robot sofistikatuen laguntzaz, lortu dezakete kalte zerebrala izanik gure zentroetara errehabilitatzera etortzen diren pertsonek ariketa bakoitzean askoz errepikapen gehiago egin ahal izatea. Teknologiak motibazio gehigarria eransten du, eta hori oso garrantzitsua da errehabilitazioan, izan ere, elementu ludikoa sartzen laguntzen digu, eta, ondorioz, neurorrehabilitazio programaren aldeko atxikimendua bultzatzen du. Nork bere buruaren kontra edo besteen kontra lehiatzeak motibatu egiten ditu pazienteak, eta errendimendua hobetzen.
Gosarian parte hartzeko interesa duten pertsonek web helbide honetan eman dezakete izena.