Sute txiki bat izan zen atzo arratsaldean Aita Menni Ospitaleko ikuztegian, bertako langileek euren lanaldia amaitu eta gero. Larrialdietarako plangintza bapatean jarri zen indarrean eta mantenimenduko lantaldeak sua itzalia zuen suhiltzaileak iritsi aurretik.
Bestalde, ke asko sortu zen eta ikuztegitik gertu dauden unitateetara zabaltzen joan zenez, langileek bertako gaixoak leku seguruetara mugitu zituzten egoera bere onera etorri bitartean. Azkenean inor ez zen zauritu eta ikuztegian bertan izandako kalte materialak dira suteak utzitako emaitzak. Batez ere arropa eta altzariak izan ziren kaltetuak.
Gaurkotasuna