Adineko pertsona

Sukaldaritza tailerrean, Inauterietako torradak

Sukaldaritza tailerrean, Inauterietako torradak

Inauterietako postre tipikorik baldin badago, horiek torradak dira, eta horregatik izan dira berriro ere Txurdinagabarri Egoitzako sukaldaritza tailerreko protagonistak.

Goizean eta arratsaldean, kozinatzera jaitsi ginen 2. eta 5. solairuko egoiliarrekin, banatuta.

Eskuak eta materiala garbitu eta desinfektatu genituen, eta lanari ekin genion. Bi taldetan banatu ginen prestatzeko, eta talde bakoitzean egoiliarrek egiteko ezberdinak hartu zituzten, eta elkarri lagundu.

Lehenik eta behin, ogia erdibitu genuen (guk moldeko baserriko ogia erabiltzen dugu), eta limoiari azala kendu genion gero esnetan sartzeko, kanelarekin batera (norberak nahi bezala).

Bitartean, arrautzak irabiatu genituen, eta azukrearen eta kanelaren nahasketa prestatu, geroxeago torradei botatzeko.

Behin esnea infusionatu ondoren, taldeko egoiliar batzuek ogi xerrak nahasketan busti zituzten, eta beste batzuek ogi xerra horiek arrautza irabiatutik pasatu, gero frijitzeko.
Olioa bero zegoela, torradak frijitu genituen. Gorritu zirenean, azukre eta kanelaren nahasketarekin hautseztatu genituen.

Eta azken pausoa eta gehien gustatzen zaiguna: denok elkarrekin jaten gozatu genuen!

 width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=

Partekatu