Sukaldaritza jarduera Zarauzko Turismo Bulegoaren eta Zurekin-en lankidetzari esker
Pandemiaren aurretik, Maldatxo EPSZko talde terapeutikoko kideek gonbidapen bat jaso genuen Zarauzko Turismo Bulegotik eta Zurekin elkartetik (Zarauzko ostalarien elkartea), tailer batean parte hartzeko, eta Zarautz promozionatzen duen pintxo berria prestatzen ikasi ahal izan genuen, toldotxoa: legatza, panadera patataren gainean, urdaiazpiko iberikoa ogi kurruskariarekin birrinduta, hondartzako hondarra balitz bezala. Joan ginen eta, amaitutakoan, gure zentroko erabiltzaileentzat jarduera polita izan zitekeela pentsatu genuen. Tailerraren antolatzaileei aukera hori planteatzean, animatu egin gintuzten eta ‘toldotxoaren’ platera eta zotza oparitu zizkiguten.
Denbora horretan guztian, eta COVID-19ari eusteko neurriengatik, ezin izan genuen tailerra egin. Baina eguna iritsi zen, eta tailerrak arrakasta izan du, lagundu duten erabiltzaile guztien arabera. Eta emaitza bistan da.
Maldatxoko Aita Menni EPSZtik eskerrak ematen dizkiegu Zarauzko Turismo Bulegoari eta Zurekini egindako ekarpenagatik. Etorkizunean eskaintzen dizkiguten proiektuetan ere gustura parte hartuko dugula jakinarazi nahi diegu.
Eskerrik asko!