Adineko pertsona

Suitzako egoitzetako zuzendariak Txurdinagabarrin izan dira

Visita a la Residencia de Personas Mayores Txurdinagabarri de Bilbao

Vaud kantonamenduko (Suitza) Establezimendu Sozio-sanitarioen Elkartearen Zuzendaritza Batzordeko kideak Aita Mennik kudeatutako Bilboko Txurdinagabarriko Adinekoen Egoitzan egon dira gaur, gure lurraldean mendekoak artatzeko aplikatzen diren politikak ezagutzeko Bizkaira egiten ari diren bisitaren barruan.

Sergio Murillok, Foru Aldundiko Norberaren Autonomia Sustatzeko zuzendari nagusiak lagunduta, Jose Antonio Ezquerrak, Aita Menniko Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak, eta Xabier Altunak, biak Aita Menniko Zuzendaritza Batzordeko kideak, Suitzako ordezkariei harrera egin diete. Ezquerrak Txurdinagabarriko egitura, funtzionamendua eta zentroko jarduerari buruzko datu estatistikoak azaldu dizkie. Bestalde, Carlos Arenas doktoreak Osakidetzako sistemekin duten loturari buruz hitz egin die, izan ere, horrela lortzen dituzte egoiliarren historia klinikoa. Azkenik, Nagore Aguirregabiriak, RAI (Resident Assessment Instrument) metodologiaren erabilera azaldu die, egoiliar bakoitzaren balorazio pertsonalizatua egiteko.

Gero, taldeak egoitzako zenbait eremu bisitatu ditu, horien artean gimnasioa edo zentzumenak suspertzeko aretoa. Halaber, zenbait minutu egon da begiraleekin jarduerak egiten ari ziren egoiliarren talde batekin.

Goizean, Isabel Sanchez Roblesek, Gizarte Ekintzako foru diputatuak, Suitzako ordezkaritza hartu du Foru Jauregian, eta goiz osoan zenbait lan-bilera izan ditu Gizarte Ekintzako foru saileko ordezkariekin. Taldeak mendetasun-egoeren ebaluazioan eta orientazioan Bizkaian duten esperientzia ezagutu nahi du. Lurraldeko politikak, Aldundiak zuzendutakoak, erreferente bihurtu dira Europa mailan, aldaketa demografikoaren baterako erronkari aurre egiteko moduarengatik.

Lausanan hiriburua duen Suitzako kantonamenduko egoitza-zentroetako hamar exekutiboen interes berezia agertu dute Aldundiak arlo hauetan egindako politiketan: zainketetan oreka berri bat sustatzea; kontratazio-sistemak edo inplementatutako gizarte-zerbitzuak hitzartzea eta haien kalitatea bermatzeko formulak; gizarte eta osasun politiken maila anitzeko egituraketa eta koordinazioa, eta zahartzearekin eta desgaitasunarekin lotutako berrikuntza teknologikoak ezartzea.

Suitzako ordezkaritzak Etxegoki apartamentuak ere ezagutu ditu. Aldundiko baliabide berritzailea da, desgaitasun fisikoa duten pertsonen bizi-proiektuak eta gizarte-partaidetza bultzatzeko. Bizkaiko Foru Aldundiko zerbitzu hori, Fekoor-ek kudeatzen du eta 2011. urtean irek izuen Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Katalogoan sartuta dago. Txurdinagako auzoan (Bilbo) kokatuta dago, eta gaur egun, desgaitasuna eta mendetasun-maila desberdinak dituzten 18 eta 65 urte arteko 34 pertsona daude. Etxegokiko arduradunek etxebizitzetan dauden abangoardiako kontrol-sistemak eta sistema domotikoak erakutsi dituzte. Sistema oso aurreratuak dira eta Etxegokiko auzokoei autonomia eta independentzia handia ematen diete.

 

Suitzako egoitzetako zuzendariak Txurdinagabarrin izan dira
Ezkerraldean, Jose Antonio Ezquerra, Aita Menni Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria, eta Sergio Murillo, Bizkaiko Foru Aldundiko Norberaren Autonomia Sustatzeko zuzendari nagusia, Suitzako ordezkariekin.