Soraluzeko Eguneko Zentroak Genero Indarkeriaren Aurkako Eguna izan du gogoan
Azaroaren 25ean Genero Indarkeriaren Aurkako Eguna izan genuen gogoan Soraluzeko adinduentzako Eguneko Zentroan.
Horrelako indarkeria sufritu duten emakumeen lekuan jarri eta horiekin enpatizatzeko asmoarekin, goizean hainbat testu irakurri genituen, zeinetan biktimek euren historia pertsonalak eta gertatutakoaren inguruko testigantzak kontatzen zituzten, euren sentimenduak eta arazoari buruz duten ikuspegia.
Ondoren, erabiltzaile talde batek xingola moreak josi zituen, Genero Indarkeriaren Aurkako Egunaren sinbolo moduan, eta gure arropan jarri genituen. Gero, kartel bat egin genuen, genero indarkeria salatzeko, hainbat esaldiren bitartez.
Azkenik, kafe-solasaldi bat egin genuen, feminismoaren gaia lantzeko, amen ikuspegitik.
Eta, eguna amaitzeko, argazki saio bat egin genuen, indarkeri egoerak sufritu dituzten edo sufritzen ari diren emakume guztiei gure babesa adierazteko.
Haien alde.