Soraluzeko Eguneko Zentroa, Pil-Pilean aldizkarian
Aita Mennik kudeatzen duen Soraluzeko adinduentzako Eguneko Zentroa da protagonista herrian argitaratzen den Pil-Pilean hilabetekariaren azken zenbakiko artikulu batean.
Aldizkariak Eguneko Zentroan garatzen den Belaunaldien Arteko Programaren esperientziari erreparatu dio; Plaentxi Eskolako seigarren mailako ikasleekin egiten da, eta aldizka elkartzen dira Zentroan edo eskolan, elkarrekin ekintzak egiteko.
Artikuluan, gure laguntzaile Raquel eta Nereak eta Juan lankideak azaltzen dute esperientzia oso pozgarria dela adinekoentzat zein haurrentzat, izan ere, berehala hausten dituzte hasieran belaunaldien artean egon daitezkeen oztopoak, eta bi taldeek sortzen duten adiskidetasuna, entretenimendua eskainteaz gain, ezagutza ere ematen die.
Eguneko Zentroan egiten dituzten ekintzak ere azaltzen dituzte, hala nola errealitaterako orientazioa, ariketa, egunkaria irakurtzea eta tertulia, sukaldaritza tailerra, osasun tailerra, eskulanak edo antzerkia, eta, baita ere, zer lan egiten den adinekoen autonomia sustatzeko, higieneari, norberaren zaintzari eta edo etxeko lanei lotutako jardueren bitartez.