Adineko pertsona

Soraluzeko Eguneko Zentroa Aita Mennik Gipuzkoan eta Bizkaian kudeatzen duen zortzigarrena izango da

Soraluzeko Mendekotasun egoeran dauden Adinekoentzako Eguneko Zentroa
Soraluzeko Mendekotasun egoeran dauden Adinekoentzako Eguneko Zentroa

Aita Mennik kudeatutako Soraluzeko (Gipuzkoa) Mendeko Adinekoentzako Eguneko Zentro berria atzo hasi zen jardunean herriko Udalak lagatako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak egokitutako lokal batean. Zentroa Geltoki kaleko 9. zenbakian dago, eta mendekotasun maila desberdineko 12 pertsonei emango die arreta. Ahizpa Ospitalarien erakundeak zazpi zentro kudeatzen zituen dagoeneko Gipuzkoan eta Bizkaian eta Soraluzekoa zortzigarrena izango da.

Zentroaren xedea da erabiltzaileen autonomia-mailari eustea edo hura hobetzea, muga funtzionalak orekatzea eta senideei laguntzea, horrela beraien bizi-kalitatea hobetzeko. Egunez ematen die arreta erabiltzaileei eta haien senideei, eta barne hartzen ditu besteak beste gosaria, bazkaria eta askaria dieta bereziekin, garbiketa eta zainketa pertsonala, osasunaren zainketa, garraio egokituko zerbitzua, arreta psikologikoa erabiltzaileentzat eta haien senideentzat, gizarte-arreta senideei eta zerbitzu gehigarriak, hala nola ile-apaindegia edo podologia.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 410.000 euro inbertitu ditu zentro honetan, 200 m2-ko azalera du, eta erabiltzaileek jarduera fisikoak, jolas-jarduerak –esaterako, eskulanen tailerrak, sukaldaritzakoak edo lorezaintzakoak- eta estimulazio kognitiboko jarduerak -oroipen-tailerrak, psikoestimulaziokoak, musikoterapia…- egingo dituzte. Horrez gain, zentroak bere inguruan parte hartzeko jarduerak antolatuko ditu, hala nola ibilaldiak ingurutik, bertako kultura- eta jai-jardueretan parte hartzekoak edo belaunaldien arteko programak udalerriko ikastetxeekin.

Soraluzekoarekin dagoeneko mendeko adinekoen zortzi eguneko zentro kudeatzen ditu Aita Mennik Gipuzkoan eta Bizkaian, guztira 252 plaza izanda: Soraluze, Bergara, Eskoriatza, Villabona eta Arrasate, Gipuzkoan, eta Txurdinagabarri (Bilbo), Deusto (Bilbo) eta Joxe Miel Barandiaran (Durango) Bizkaian. Horrez gain, Aita Mennik beste 406 plaza kudeatzen ditu adinekoentzat, egoitzetan, Arrasaten, Villabonan, Bilbon eta Durangon.

 

Soraluzeko Adinekoen Eguneko Zentroa Soraluzeko Adinekoen Eguneko Zentroa Soraluzeko Adinekoen Eguneko Zentroa