Desgaitasun intelektuala

Snoezeleni, TEACCH metodoari eta AACSri buruzko formazioa eman dugu

Aita Menni Ospitaleko Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitateko gure taldeak esku hartzeko prozedura espezifiko batzuei buruzko ikastaro bat eskaini die Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeko gizarteratzaile eta laguntzaileei, zehazki, Snoezelen esku hartzeari, TEACCH metodoari eta komunikazio sistema handigarri eta alternatiboei buruz.
Varias mujeres, en el interior de una sala snoezelen del Hospital Aita Menni

Ekainean, Aita Menni Ospitaleko Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitateko profesionalek prestakuntza saioak eman dituzte Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeko (GUFE) integratzaile eta laguntzaileentzat. Prestakuntza, Cristina Iriarte psikologoak eta Naroa Odriozola begiraleak laburbildu digutenez, Snoezelen terapian, TEACCH metodoan eta komunikazio sistema handigarri eta alternatiboetan oinarritutako esku hartze espezifikoetan oinarritu da. Prestakuntzak espazio teorikoak eta praktikoak uztartu ditu une oro, ikasitakoa praktikan jarri ahal izateko.

Snoezelen esku hartzea

Snoezelen hitza Holandako snuffelen (usnatu) eta doezelen (erdi lo egon) terminoetatik dator, eta teknikoki prestatutako materialarekin egokitutako gela bati egiten dio erreferentzia, askotariko esperientzia sentsorialak eskaintzeko.

Gelaren helburua ongizate egoera bat sortzea da, paziente/erabiltzailearen beharretara bereziki diseinatu eta egokitutako ingurune batean sortutako sentsazioen bidez (estimulu sentsorialak). Snoezelen gelak pertsona bakoitzaren profil sentsorialarekin bat datozen helburu zehatz eta indibidualizatu batzuk lantzen laguntzen dute eta, gainera, komunikazioa eta egokitutako jokabideak agertzea ahalbidetzen dute.

Snoezelen esku hartzeari buruzko atalak alderdi hauei buruzko informazioa nabarmendu zuen: aplikazio esparruak, esku hartzea gauzatzen duten profesionalak, gelaren erabilera posibleak (lortu nahi diren helburuen arabera), gelaren beraren prestaketa, bertan erabiltzen diren elementu eta materialak eta dagozkion segurtasun neurriak. Hori guztia snoezelen gela batean egin da, praktikan jarri ahal izateko.

TEACCH metodoa

TEACCH metodoa (Treatment and Education of Autistic and Related Communication-Handicapped Children, euskaraz «Autisoa eta Lotutako Komunikazio Arazoak dituzten Haurren Tratamendua eta Heziketa») autismoa duten pertsonen tratamendu eta heziketarako ikuspegi egituratu bat da. Metodoaren oinarrian dagoen ideia da autismoa duten pertsonek modu eraginkorragoan ikas dezaketela, giro antolatu eta bisualki argia ematen bazaie.

Printzipioak eta ikuspegi indibidualizatua

Ikaskuntzarako Egokitzapen Curriculuma funtsezko tresna da TEACCH metodoaren barruan, eta autismoa duten pertsonengan trebetasunak irakasteko eta garatzeko esparru pertsonalizatua ematen du, independentzia sustatzeko eta bizi kalitatea hobetzeko, honako printzipio hauen arabera:

  • Autismoaren berezko beharrak ulertzea eta hezkuntzaren eremuan erantzutea.
  • Hobeto laguntzeko modua -> laguntza bisualetan oinarritutako irakaskuntza egituratua eskaintzea.
  • Egitura handiagoa + laguntza bisual handiagoa = AUTONOMIAren sustapen handiagoa.

Horrela, hainbat txokok jarduera mota jakin bat egiten den lekua adierazten dute. Txoko bakoitza bertan egin beharreko jardueretara egokituta dago, eta, horrela, paziente/erabiltzaileek jarduerak eta txoko desberdinak lotzen dituzte. Garrantzitsua da espazioak ondo definitzea, kaxoi, apal eta abarrekin.

TEACCH materiala

  • Manipulazio ariketak
  • Kostu gutxi
  • Material birziklatua: arrautza kartoiak, komuneko paperaren biribilkiak, tapoiak, poteak, etab.
  • Egiten erraza den materiala

Snoezeleni, TEACCH metodoari eta AACSri buruzko formazioa eman dugu

Komunikazio sistema handigarri eta alternatiboak

Komunikazio sistema handigarri eta alternatiboak (AACS, ingelesezko sigletan) komunikatzeko zailtasunak dituzten pertsonei espresatzen laguntzeko erabiltzen diren elementu batzuk dira. Horien artean, hauek daude:

Piktogramak

Objektu, ekintza eta kontzeptuen irudikapen grafiko sinplifikatuak, hitzen beharrik gabe informazioa azkar eta erraz ulertzeko moduan transmititzeko helburua dutenak. Irudikapen unibertsalak dira eta hainbat hizkuntza eta kulturatako pertsonek uler ditzakete.

Snoezeleni, TEACCH metodoari eta AACSri buruzko formazioa eman dugu

Komunikazio koadernoak

Komunikazioa errazteko, egitura emateko eta beharrak eta nahiak eraginkortasunez adierazten laguntzeko erabiltzen dira.

Autismoa duten pertsonei pentsamenduak, beharrak, emozioak eta nahiak komunikatzen laguntzen dieten piktogramak, irudiak, hitzak edo esaldiak dituzte.

PECS

Irudien truke bidezko komunikazio sistema (PECS, ingelesezko sigletan: Picture Exchange Communication System) irudien truke bidezko komunikazio sistema alternatibo/handigarri bat da. Sei faseko protokolo bat du, eta komunikazio independentea sustatzen duten laguntza eta estrategia indargarri espezifikoak erabiltzen dira.

Snoezeleni, TEACCH metodoari eta AACSri buruzko formazioa eman dugu