Silver Film Festivaleko belaunaldi arteko saio batean
Martxoaren 11tik 16ra bitartean, Silver Film Festival nazioarteko zine jaialdiaren bigarren edizioa egin zen Bilbon, programazioaren eta aldi berean egiten diren jardueren ardatz nagusitzat 55 urtetik gorako pertsonak hartuta.
Hain zuzen ere, hilaren 15ean Txurdinagabarriko egoiliar talde bat ekintzetako batera joan ginen. “Belaunaldi arteko saio” bat zen, “Amona Sofia” izenekoa, Guggenheim museoan.
“La abuela Sofia” 2019ko dokumental sail bat da, 11 kapitulukoa, telefono mugikor batekin filmatua, zeinean Andres Serebrenik —telesailaren zuzendaria— amona Sofiarekin haren bizitzaren azken urteetan izandako topaketaren istorioa kontatzen baitu.
Saioan telesailaren zenbait kapitulu ikusi ahal izan genituen eta, ondoren, ataletan planteatzen diren hainbat alderdiri buruzko eztabaida egon zen. Oso interesgarria izan zen eta, gainera, Andres Serebrenik zuzendariak parte hartu zuen Argentinatik, online.