Adineko pertsona

Sevillanak Txurdinagabarri Egoitzako Apirileko Ferian

Feria de Abril en la Residencia de mayores Txurdinagabarri

Pixka bat aurreratuta, apirilaren 29an, adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan Apirileko Feria ospatu genuen, aurten Sevillan maiatzaren hasieran hasiko baita.


Eguraldia oso ona zenez, jaia Oso eguraldi ona zegoenez, jaia goiko terrazan ospatu genuen. Aurreko egunetan paperezko faroltxoak eta loreak egin genituen eskulanen tailerretan, eta horiekin apaindu genuen teilatuko zabaltza. Kordobar sonbreiruak ere egin genituen, lore batez adornatuta, eta jantzi egin genituen.

Gainera, gure kaseta partikularrak genituen, Andaluziako janari tipikoekin, horien artean salmorejoa, urdaiazpikoa, olibak eta gazta. Salmorejoa hainbeste gustatu zitzaigun, ezen hurrengo astean sukaldaritza tailerrean egitea erabaki baikenuen, eta oso-oso ona atera zitzaigun!

Familiak ere etorri ziren jaira, eta senide batek soineko flamenkoa eta guzti ekarri zuen, eta hainbat sevillana dantzatu zituen.

 

Sevillanak Txurdinagabarri Egoitzako Apirileko Ferian Sevillanak Txurdinagabarri Egoitzako Apirileko Ferian Sevillanak Txurdinagabarri Egoitzako Apirileko Ferian Sevillanak Txurdinagabarri Egoitzako Apirileko Ferian Sevillanak Txurdinagabarri Egoitzako Apirileko Ferian Sevillanak Txurdinagabarri Egoitzako Apirileko Ferian