Senidearteko XXX. topaketa, pazienteen familiekin igarotzeko egun lasaia

Aita Menniko zenbait zentrotako pazienteek eta erabiltzaileek eskuz egindako gaien salmentari esker, Liberiako osasun mentaleko proiektuaren aldeko azoka txiki solidarioaren itsulapikoak bete ziren berriro.
Senidearteko XXX. topaketa

Berez zoragarria izaten den urteroko jardunaldian ahizpei zorionak eman zizkieten kongregazioaren 134. urteurrenarengatik

 

Lehen ordutik ohi baino jende gehiago ikusten zen Ospitaleko sarrera nagusian eta inguruan. Hainbat pertsona hurbildu ziren beren senide gaixoarekin eta egunero haren zainketaz arduratzen diren profesionalekin eguna igarotzeko. Maitasuna agertzeko eguna, agian arropa estreinatzeko eta  baita opariren bat ere zabaltzeko. Horrela, maiatzeko azken igandean Senidearteko XXX. topaketa egin zen Arrasateko Aita Menni Ospitalean. Egun horretan Ahizpa Ospitalarien fundazioaren urteurrena zen 2015. urte honetan (Ciempozuelos, 1881-V-31).

 

Egitaraua Gizarte Laneko Sailak prestatu zuen Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazio Zerbitzuaren eta Pastoraltza eta Boluntariotza Zerbitzuaren laguntzarekin. Ekitaldi-aretoan egindako eukaristiarekin hasi zen. Meza José Luis Arrizabalaga apaizak eman zuen Garagartza-Gesalibar abesbatzaren laguntzaz. “Gauza guztien artean garrantzirik handiena duena maitasun falta da“. Frantziskotar honek, denek ‘Arri’ gisa ezagutzen dutena, Frantzisko aita santua aipatu zuen sermoian zehar, Teresa Kalkutakoa, “eguneroko maitasuna” ezinbestekoa dela gogoratzeko, eta Ramón de Campoamor: “Elkar maite badute, ze aberatsak diren behartsuak.Ez badute elkar maite, ze behartsuak diren aberatsak”..

Izan ere, “familiak oso eginkizun garrantzitsua du gure pazienteen errehabilitazio-prozesuan, eta horregatik antolatzen ditugu honelako topaketak, harreman sozioafektiboak sustatzeko hain zuzen ere”, azaldu zuen Mikel Tellaechek, zuzendari kudeatzaileak.

Senidearteko XXX. topaketa, pazienteen familiekin igarotzeko egun lasaia

Ondoren, Pazienteen Abesbatzaren emanaldia izan zen, Juan Carlos Irizar musikariak zuzenduta. San Benito Menniren omenez egindako ereserkia interpretatu zuten ahizpekin batera, eta interpreteek beraiek aukeratutako bizitza osoko hainbat abesti ere abestu zituzten.

Gero, patioan, udaberriko eguzkipean, Arrasateko Galiziako Elkarteak egindako pulpo a feira olagarroak eta Cultural Extremeño “Corazón de Encina” elkarteak ganibetarekin ebakitako urdaiazpikoak bertaratutakoak gozarazi zituzten. Liberiako osasun mentaleko We are like you proiektuaren aldeko azoka txiki solidarioaren itsulapikoak berriro bete ziren familien solidaritateari esker. Horrela, ahizpa ospitalariek gaixoekin egindako lan profesional eta onbera eskertu zuten.

Senidearteko XXX. topaketa, pazienteen familiekin igarotzeko egun lasaia

Aita Mennik antolatutako merkatu txiki solidario asko Arrasateko ospitale bereko, Arrasateko Eguneko Ospitaleko, errehabilitazio psikosozialeko eguneko zentroetako eta zaharren egoitzetako pazienteek eta erabiltzaileek egin diuzte. We are like you Ahizpa Ospitalariek Liberiako Osasun Ministerioarekin batera Monroviako Benedict Menni zentroa kudeatzeko eta gaixotasun mentala duten pertsonen estigmatizazioa saihesteko egindako lankidetza-programa da.

Aurreko urteetan bezala, musikarekin amaitu zen jardunaldi berezi hau bazkariaren ondoren. Bertan, pazienteak, senideak, zaintzaileak, lagunak eta bestelakoak izan ziren.

Senidearteko XXX. Diario Vasco

Senidearteko XXX. Mondraberri