Segurtasun-kultura bat garatuz
Aita Mennin urte asko daramatzagu pazientearen kalitate eta segurtasun kudeaketan lan egiten. Denbora horretan, ikasten joan gara, eta gaur egun, arriskuak gure gain hartzetik kudeatzera pasa garela esan dezakegu. Bestalde, elkarlanean ari garen erakundeen gero eta eskaera gehiagori erantzun behar diegu. Erakunde horiek dira Eusko Jaurlaritzaren Osasun arloa eta Foru Aldundia. Euren eskaerak gero eta handiagoak dira, osasun eta gizarte arloko erakundeek segurtasun-estrategiak har ditzaten.
Susana Fernández Mongek, Pazientearen Kalitate eta Segurtasun arloko arduradunak, Aita Mennin pazientearen kalitate eta segurtasun kudeaketako sistemaren inguruan garatzen ari den lanaren berri eman zien joan den abenduaren 10ean Zuzendaritza Batzordeari eta laguntza-taldeei. Osasun laguntzak arriskuak ekartzen ditu, eta horiek, gero eta handiagoak dira, laguntza-testuingurua ere gero eta konplexuagoa delako. Datuekin jakin behar dugu zer gertatzen den, eta gorabeherak ikasi behar ditugu, errepika ez daitezen. Horri bakarrik gerta daiteke gorabeherak zuzenean bizi dituen langileak haien berri ematen badigu. Horregatik argi eskertu zuten Aita Mennik gorabeheren jakinaraztean parte hartzea, horiek gabe, ezin izango baikenuke modu objektiboan baloratu non dauden gure arrisku nagusiak, eta horren ondorioz, gure hobetzeko esfortzuak nora zuzendu. “Gorabeherak ez badira jakinarazten ezin da segurtasunaren arloan aurrera egin”.
Edozein gorabeheraren aurrean, Susana Fernández Mongek gertaerak azkar aztertu eta haietan esku hartutako pertsonengana zuzenean jo behar dela nabarmendu zuen. Bistakoa da gorabehera gehienak zenbait faktorek (antolaketan, lan-prozeduran, komunikazioan/koordinazioan, baliabide eta instalazioetan, prestakuntzan eta abar) aldi berean huts egiten dutelako gertatzen direla, beraz, profesional batek baino gehiagok aztertu behar dute, betiere izaera kritiko eta konstruktiboarekin.
Egindako ibilbidea
Segurtasun-kultura ikasten joaten gara, gorabeherak sailkatzeko tresnak, arrazoiak aztertzeko metodologiak, arriskuak baloratzeko eskalak eta modu metodologiko eta egituratua aplikatzen. Leku horretan aurrera egiteko, prestakuntza ezinbestekoa da. Horrela, azken 3 urteetan, 40 pertsonak baino gehiagok Osakidetzako prestakuntza-ekimenetan parte hartu dute (online ikastaroa, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko ikastaroak), edo barnean antolatutako ikastaroetan.
Azken hiru urteetan segurtasunaren arloan egindako bidean Kalitate eta Segurtasun Batzordea formalizatu da, segurtasun gorabeherak jakinarazteko eta kudeatzeko sistema garatu da, berariazko protokoloak aztertu dira, erorketak prebenitzeko plan bat garatu da eta hainbat ekintza abian jarri dira, hala nola larrialdietako botikinak aztertu, jokabide desegokiak dituzten pazienteentzako berariazko arriskua baloratzeko tresnak garatu, segurtasun-elementuen zehazpen teknikoen kontrol handiagoa (ainguratutako aulkiak, eusteko elementuak eta abar), eskuen higiene-jarduerak berrikustea, arriskua ekar dezaketen objektuak kentzea/ordezkatzea.
Beti indizeak hobetzen pentsatzen, Pazientearen Kalitate eta Segurtasuneko arduradunak hauxe azpimarratu zuen: “arinak izan behar dugu ekintzak garatzen, eta gardentasunaren eta diskrezioaren artean oreka bilatu behar dugu”. Zentzu horretan, “Gorabehera-Arrazoien analisia-Prebentzioa-Konponketa” dinamika ezaguna erabili behar dugula azpimarratu zuen, erruen eta errudunen bilaketaren eta espediente irekieren aurrean.
“Segurtasunaren arloan egindako ibilbidearen ondorioz, arriskuak ez ditugula gure gain hartu behar esan dezakegu, prebentzioz kudeatu baizik, ahal den neurrian horien ondorioak saihesteko. Denok egiten ditugu akatsak, eta horiek ezkutatzea tontakeria bat da; haiekin ez ikastea, barkaezina”, adierazi zuen Aita Menniko Pazientearen Kalitate eta Segurtasuneko arduradunak.