Sedestazio egokiaren garrantzia
Aita Menniko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko profesionalek sedestazioaren kontzeptu posturalak landu zituzten.Helburua:luzaz mantendutako postura desegokiak saihestu deformitate muskulueskeletikoak ekiditeko.
Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko eta Etxetekeko fisioterapeuta, terapeuta okupazional, begirale, erizain eta erizain laguntzaileek ikastaro bat izan zuten orain dela egun batzuk, izenburu honekin: ‘Sedestazioa: sedestazio postura, aulki gurpildunen motak eta egokitzapenak’. Igor Caro Biortek ortopediako teknikari ortopedak pertsona bat luzaz eserita egoten denean posturak duen garrantziaz hitz egin zien, aulki gurpildunen motez, eta guar egun merkatuan dauden egokitzapenez.Espezialistari hainbat galdera erantzuteko eskatu genion.
– Zergatik da hain garrantitsua sedestazio postura egokia izatea?
Jakina, postura egoki batek deformitate muskulueskeletikoak garatzea prebenitzen du, baina, batez ere, garrantzitsua da sedestazio egoki batekin inerakzio hobea izango dugulako ingurunearekin, gure patologia eta egoear fisikoa edozein izanik ere.Adibidez, pelbisa baskulatuta baldin badago, energia gehiago gastatu beharko dugu goiko gorputz adarrak mugitzeko.
– Zein dira egin ohi ditugun akatsak (aulki arrunt batean zein aulki gurpildun batean)?
Lehendabizi bereizi egin beharko litzateke persona batek bere kasa zuzendu dezakeen jarrera aulkian edo ez duen ahalmen hori.Jarrera desegoki bat une jakin batean, kontrako posturekin zuzentzen bada, mesedegarria izan daiteke, maila artikularra irabzten dugulako.Helburua da luzaz mantendutako jarrera okerrez ihes egitea. Autozuzentzeko gaitasuna ez duten lagunentzat kanpoko elementu euskarriak eman behar zaizkie, ahalik eta jarrerarik onenean mantentzeko, eta postura aldaketak eginarazi behar zaizkie.
Kirolari batek ere ez luke jasango 8 ordu jarraian aulki batean ingelesaren posturan mugitu gabe (pelbisa 90 gradura eta belaunak 90 gradura Oso ohiko akatsa da sakonera handiko besaulki edo butaketan esertzea, gerrialdea ez baita ongi bermatuta geratzen.Egoitzetako ohiko besaulkiak, eserlekuaren sakonera 45 cm edo are 50 cm izanik, gehienetan oso pertsona altuentzat daude diseinatuta.Horrek pertsona aktibo batengan ez du aparteko arazorik sortzen, ezta oso baxua bada ere, baina oso altuak ez diren adinduengan errore itzela da hor luzaz esertzea.Eserlekuak sakonera handia duenez, gerrialdeak ez du bizkarraldea ukitzen.Bertan eserita daudenean itxuran ez ditugu gaizki ikusten, baina hilabeteak igaro ahala hiperzifosi esaten dioguna gertatzen da, hau da, bizkarra aurrerantz makurtzen da, eta burua eta sorbaldak erori egiten dira.
– Nola saihestu daiteke?
Arau orokor gisa, gure neurrietara egokitutako jarleku bat aukeratuz, eta, adibidez, aulki gurpildunak euskarri sendo bat daukala saiatuz.Erabileraren poderioz, jarlekuko eta bizkarraldeko oihala hondatu egiten da, eta horrek deformitateak agertzea eragiten du.Beste batzuetan, aulki baskulagarriak erabiliz, grabitateak lagundu diezagun.Adinduak badira, posturen deformitate asko “ergofacts” edo sakonera egokia duten sofak erabiliz ekidingo dira.Finean, erabiltzaile bakoitzarentzako aulki egokia baloratuz.Kontuan hartu behar da patologia asko dagoela, batzuk oso konplexuak, hala nola paralisi zerebrala, eta beste batzuk sinpleagoak, hala nola iktus bat, posturari dagokionez.
– Zer egin desgaitasun handia duten pertsonekin adinduak badira edo narriadura handia badute?
Deformitate handi bat dagoenean helburua da erosotasuna ematea eta narriadurak aurrera egitea galaraztea, lehentasuna emanez pazientearen bizitza kalitateari.Egoera horietan, aulki baskulagarria erabiltzea ezinbestekoa izan ohi da.
– Nahikoa izan daiteke kuxin bat hainbat postura zuzentzeko?
Kasu askotan bai.Batzuetan gerriko soil batek egin dezake ongi lan hori, pelbisaren aurretik zein angelurekin jartzen den.
– Nola laguntzen digute material eta aulki modelo berriek?
Zorionez, gaur egun tresna asko daukagu pazienteak ongi esertzeko.Nahiz eta, berriro diot, patologia bakoitza desberdinaden; are gehiago, gerta daiteke diagnostiko berdina duten bi pazientek aulki eta egokitzapen desberdinak behar izatea.Etxe komertzialek gero eta gehiago ikertzen dute eta aulki eta osagarrien modelo aukera handia eskaintzen digute, horien artean bizkarraldeak, burualdeak, kuxinak, gerrikoak… kasu bakoitzerako jarrerarik onena baloratzeko.
Hain zuzen ere, Igor Carok emandako prestakuntza saioan parte hartu zuten Aita Menniko profesionalek horrelako balorazioak egiteko ezagutzak eguneratu zituzten.Merkatuan eskaintzen diren bateko eta besteko aukerak eta materialak bertatik bertara ikusteaz gain, kasu praktikoetan parte hartu ahal izan zuten aktiboki eta, ondorioz, oso lagungarria izan zen gure eguneroko lanerako.