Adineko pertsona
Santo Tomaseko trikitixa eta kalejira Txurdinagabarriko egoitzan
Abenduaren 21ean Gabonetako egutegia hasi zen Bilboko Txurdinagabarriko Adinekoen Egoitza eta Eguneko Zentroan Santo Tomas egunaren ospakizunarekin. Euskadiko zenbait hiriburutako egutegian markatuta dauden jaiegunetako bat da egun hori, eta Txurdinagabarrin kaleko giro hori ospatu nahi izan dugu. Ohiko ogia txorizoarekin askaltzeaz gain, bi trikitilari izan genituen gure kalejira berezia girotzen Egoitzako eta Eguneko Zentroko solairu guztietatik musikaren erritmora.
Herri-abestiak dantzatzen eta abesten eman genuen arratsaldea!