Santo Tomas 2018 Maldatxo EPSZn
Azken urteetan ohitura bihurtu den moduan, aurten ere ez dugu galdu nahi izan Santo Tomas festa Maldatxo EPSZn.
Abenduaren 21 egun berezia da donostiar guztientzat, hirian Santo Tomas ospatzen baita. Egun osoan zehar azokaz eta merkatuaz goza daiteke Gipuzkoako hiriburuan. Horrez gain, txerri erakusketa ere badago, bisitarientzat ekitaldirik erakargarriena bihurtu dena.
Gure aldetik, tradizioari jarraitzen diogu, baserritarrez jantziz eta eguneko plater nagusiaz gozatuz: taloa txistorrarekin. Maldatxon geuk prestatu genituen taloak, goizetik, gero, antolatu genuen festan txistorrarekin jateko. Festan ez ziren falta izan musika eta urteko garai honetan berezkoak diren Gabon-kantak.