Santiagoko egoiliarrak, Orion txangoan
Joan den ekainaren 22an, Villabonako adinduentzako Santiago Egoitzak txangoa antolatu zuen Oriora bere egoiliarrentzat, eta 17 lagunek eman zuten izena, senideekin eta zentroko boluntarioekin batera.
Eguna lainotuta argitu zuen, baina, eguzkiaz gozatu ezain izan genuen arren, eskerrak eman genituen aurreko egunetako bero sapa amaitu zelako eta tenperaturak freskoagoak zirelako.
Villabonatik Gipuzkoako kostaldeko herrira autobusez abiatu eta gero, paseoa eman genuen herrigunean eta portualdean ere ibili ginen, eta, ondoren, Oria ibaiaren bokalea inguratzen duen pasealekuan ibili ginen, kirol porturantz.
Bide erdian gelditu egin ginen esertzeko, atseden hartu eta askariarekin indarberritzeko, eta hondartzarantz jarraitu genuen. Bertan terraza batean eseri ginen, eta kafea hartu genuen itsasoari begira.