Santiago egoitzak Villabonako Santio Jaietan parte hartu du
Uda beti izaten da jaietako garaia Euskadiko herri askotan, eta ospakizun horien artean daude Villabonako Santio Jaiak. Santiago egoitzak inoiz ez ditu galtzen.
Uztailaren 24an eman zitzaien jaiei hasiera, txupinazoa botata, eta hilaren 31ra arte iraun zuten. 24an, Egoitzako talde bat, egoiliarrak, familiakoak, langileak eta borondatezko lankideak tarteko, kuadrillan hurbildu ginen zapia hartuta Udaletxeko plazara kohetearen jaurtiketa lehen lerrotik ikusteko, Iraunkorrak txarangaren musikarekin dantza egiteko eta dultzainen musikarekin erraldoi, ipotx eta buruhandien kalejiraren hasiera ikusteko.
Hurrengo egunean, hilaren 25ean, asteartean, gure Egoitzako adinekoek Udalbatzaren bisita jaso zuten eta hilaren 29an, Kuadrillen Egunean, Santiago egoitzaren aurrean ikusi ahal izan genituen erraldoien eta buruhandien kalejira, ipotxak eta txarangak, baita kantujira herrikoia ere, dena aitona-amona egoiliarrentzat bereziki prestatuta eta zuzenduta.
Villabonako Udalari, Kultura arloari, Jai Batzordeari eta villabonatar guztiei eskertu nahi diegu jaiak Santiago egoitzara ere iritsi izana ahalbidetzea.