Santiago egoitzak ongietorria egin dio udari San Joan jaiarekin
Villabonako adinduentzako Santiago Egoitzako lagunek San Joan ohiko jaiarekin ospatu zuten uda iritsi dela, arratsaldea konpartitzera hurbildu ziren zentroko senide eta adiskideekin.
Jaia Egoitzaren atzeko aldean ospatu zen, baratzearen ondoan, bertan egurrez egindako su meta bat zegoelarik. Ekitaldia suzirien jaurtiketarekin hasi zen, eta gure egoiliar baten senide batek sua piztu zuen.
Oinargi taldeko neskak ere gurekin aritu ziren, suaren inguruan hainbat dantza tradizional dantzatuz, horien artean sanjoanetako Zortzikoa.
Mahaian afari-merienda oparoa zegoen prestatuta, eta apetitu onez eta umore hobeagoz ekin genion.
Eta janaria jaisteko, zer hoberik musika eta dantza saio bat baino; martxan ibili ginen gauera arte, gaurko abesti zein garai bateko kantu arrakastatsu ezagunen erritmoan, eta baten batek Egoitzarentzako zorte onari ere dei egin zion, suaren brasa gainetik salto eginez.