Txangoa Hondarribira
Villabonako adinduentzako Santiago Egoitzan txango bat Hondarribira geneukan programatuta uztailaren 12rako, eta, eguna euritsu argitu bazuen ere, ez genuen atzera egin.
Herritik irten ginen, hatzak gurutzatua, eguna ez zedin uretan pasatuta igaro, eta horrela gertatu zen. Mugaldeko herrira iritsitakoan, zeruan guztiz oskarbi zegoen, eta egunak hondartzan bainatzera gonbidatzen zuen; horrenbestez, di-da, itsasertzean oinak bustitzera behintzat animatu ginen.
Kai muturrean paseatu genuen, eta bertatik Hendaiako hondartzaren eta Abbadie gazteluaren pean dauden Haitzen bista zoragarriak ikusi ahal izan genituen.
Ibilaldiak piztutako apetituarekin, gustura hartu genuen merienda itsasoaren parean, palmera sail batek ematen zigun itzala baliatuz, eta ondoren kirol portua zeharkatu genuen, Bidasoa inguratuz, eta Marina auzoan amaitzeko; bertan, freskagarri bat hartu genuen San Pedro kaleko arrantzaleen etxe zaharren gerizpean.
Arratsalde betea, 2:00etatik irten 8.00etara arte, ordu horretan iritsi baikinen Egoitzara, afaldu eta, gurekin etortzerik izan ez zuten gainerako egoiliarrei esperientzia kontatzeko.