Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa bisitatu du Santiago Egoitzak
Orain dela gutxi Tolosako Erraldoi eta Buruhandien Etxea bisitatu zuten, eta hil honetan Villabonako adineko pertsonen Santiago Egoitzatik papertegiaren herriko beste museo batera joan dira. Topic-era (Nazioarteko Txotxongilo Zentroa), hain zuzen ere, tamaina txikiagoko pertsonaiak gordetzen dituena: txotxongiloak.
Gure bisita gidari baten eskutik egin genuen, eta eraikinaren historia eta museoa prestatzeko eta abiatzeko prozesua azaltzen joan zen. Biltegiak ere erakutsi zizkigun. Bertan, txontxongilo kopuru handia gordetzen dute. Eta txotxongilo mota ezberdinez hitz egin zigun, eraikitzeko teknikez, baita giza esku batekin bizitza nola hartzen duten ere.
Areago, haietako batzuk ere erabili ahal izan genituen antzoki txiki batean antzezlan bat egiteko.
Topic-era bisita egin ondoren, Tolosako Alde Zaharretik paseo bat egiteko aprobetxatu genuen.