Joan den ekainaren 13an, Ahizpa Ospitalarioen Santanderreko Padre Menni Ospitaleko eta Aita Menniko profesional taldeen arteko topaketa egin zen Arrasaten. Elkarren aldeko lankidetza eta ikaskuntza izpirituak markatuta, jardunaldian esperientziak partekatu zituzten. Santanderretik arlo desberdinetako profesionalak joan ziren Arrasatera: medikuntza, erizaintza, psikologia, gizarte lana, fisioterapia, farmazia, sukaldaritza, mantenua, administrazioa, garbiketa, integrazio zerbitzuak eta zerbitzu orokorrak, baita zentroko nagusi sor Natividad Urdín eta Santanderreko CHPMko zuzendari gerente Carlos Pajares ere.
Bileran, Aita Menniko zuzendaritzak parte hartu zuen, zentroko ahizpa nagusi Isabel Martínez eta zuzendari gerente Mikel Tellaeche buru zirela, eta Arrasateko Aita Menni Ospitaleko instalazioetan ibilbide oso bat egin zuten, Kantabriatik etorritako taldeak bertako egitura eta funtzionamendua ulertu ahal izateko, eta aurrerapenik berrienak gertutik ikusteko.
Bi taldeen arteko inpresioak partekatzea eta elkar ezagutzea eta osasun arreta integralaren kalitatea hobetzeko kultura bat, balio batzuk eta konpromiso partekatu bat dagoela egiaztatzea oso esperientzia interesgarria izan da.