San Valentin ospatu dugu amodio eta maitasun handiz
Urtero bezala, Bilboko adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan San Valentin eguna ospatu dugu, jai hori gure ekintzetan gehituta.
Goizean eskulanak egin genituen solairuetan, bihotzak eginez, amodio eta maitasun mezuak zituzten txartelekin. Ondoren bihotz guztiak Egoitzako sarreran utzi genituen, bertara etortzen zirenek –adinekoak, langileak, senideak…– bat hartu eta nahi zutenari oparitzeko.
Arratsaldean, ekintza bat antolatu genuen Belaunaldiarteko Programako neskatilekin: adinekoekin taldeak egin ziren, eta talde bakoitzean Programako neskatila bana sartu zen, eta taldearen barruan elkarri bihotza pasatzen zioten, musikaren erritmoan. Musika gelditzen zenean, eskuetan bihotza zeukan pertsonak taldeak egin behar zuen maitasun keinu bat erabaki behar zuen, esaterako, elkar besarkatzea, norbaiti piropoa bota, muxu bat eman…
Dinamika oso dibertigarria izan zen, eta oso pozik irten ginen jaso genituen maitasun erakustaldi guztiekin.