Adineko pertsona
San Valentinek bihotzez bete du Txurdinagabarri
San Valentin egunak, otsailaren 14an, maitasun handia eta bihotz asko ekarri ditu Txurdinagabarri Egoitzara.
Eskulan tailerretan, hirugarren solairuan piropo dibertigarriz hornitutako bihotzak prestatzen aritu ziren, eta ondoren, egoitzako senide, egoiliar eta langileen artean banatu zituzten, eta, San Valentin egunean bertan, sukaldaritza tailerrean bihotz itxurako fruitu bat izan zen protagonista: marrubia. Txokolatez bustita, oso goxoak zeuden!
Egun horietako ariketa fisikorako, Alanen laguntzarekin, punteria txapelketak antolatu genituen, non bihotz formako uztai batean pilota bat saskiratu behar zen.