San Martin Egoitzako Erreminiszentzia Tailerra, Realarekin Zubietan
Joan den urriaren 23an, Oñatiko San Martin Egoitzako Futbolean oinarritutako Erreminiszentzia Tailerreko taldeak Realaren instalazioak bisitatu zituen, Zubietan.
Taldearekin batera senideak eta zentroko langileak joan ziren, eta han aurkitu zituzten Alberto “Bixo” Gorriz, jokalari txuri-urdin ohi eta Realeko Beteranoen Elkarteko lehendakaria, eta Michel Loinaz, jokalari ohi eta erreminiszentzia tailerren dinamizatzailea, harrera egiteko. Bi jokalari ohiekin batera, instalazioak bisitatu zituzten, eta lehen taldearen entrenamendua ikusten egon ziren, eta jokalariak beraiengana hurbildu ziren agurtzera eta argazkiak egitera.
Oso goiz berezia izan zen Erreminiszentzia Tailerreko taldearentzat, eta Zumarragako Argixao Egoitzako beste adineko batzuekin partekatu zuten egonaldia, haiek ere erabiltzen baitute erreminiszentziaren terapia futbolean oinarrituta.