San Mamesek berriro hartuko du Barandiaran Egoitzako Erreminiszentzia Tailerra
Atheticeko Futbolari Ohien Elkartea (AEA) eta Athletic Club Fundazioa, beste urte batez, Barandiaran Egoitzako Erreminiszentzian Oinarritutako Tailerraren anfitrioiak San Mamesen.
Jose Angel Iribar, AEAko lehendakaria eta Tailerraren laguntzaile nekaezina Durangoko egoitzan egin zen lehen ediziotik, ezin hobeto aritu da anfitrioi lanetan, eta ondoan zian ditu Tailerraren dinamizatzaile “Tzibi” Juaristi, Pablo Otaolea eta Gontzal Suances, jokalari ohia eta Athletic Club Fundazioaren ordezkaria.
Gure Egoitzako taldeak, senideekin eta zentroko langileekin batera, Athleticen Museoa bisitatu dute, eta hor aukera sortu da klub txuri-gorriaren historiaren hainbat pasarte gogoratzeko, baita Tailerrean parte hartu duten gizon-emakumeenak ere. Taldea estadioko beste leku batzuetan ere ibili ahal izan da, horien artean “lehoiek” “Katedraleko” partida bakoitzaren aurretik prestatzeko erabiltzen dituzten aldagelak. Zelaia ere ikusi ahal izan dute, oso pertsona gutxik egiten duten leku batetik: zelaitik bertatik.
Gogoratzeko argazkiak, besarkadak eta, futbolari esker, oroitzapenez betetako bizitzari gehitu beharreko beste bat.
Argazkiak: FEAFV.