Adineko pertsona
San Joan jaia Txurdinagabarri Egoitzan
San Joan jaia dela eta, Txurdinagabarri Egoitzako goiko terrazak hartu ditu gure su bereziak.
Solairu bakoitzeko egoiliarrak bereizita, azken egunotan goiko terrazara igo gara, musika jarri, dantza egin eta gure su simulatuan gauza negatiboak “erretzeko”.
Txokolate goxo bat hartzen genuen bitartean, paper zati batzuetan idatzi ditugu atzean utzi nahi ditugun gauza negatiboak eta “sutara” bota ditugu.