San Fermin Txurdinagabarriko Egoitza eta Eguneko zentroan
Bilboko Txurdinagabarriko Egoitza eta Eguneko Zentroko amamek eta aititek ilusioz itxaroten diote Fermin ospakizunari urtero. Aurten pixka bat beranduago ospatu genuen, hilaren 10ean, baina lehenagotik hainbat egun eman genituen prestatzen.
Eskulanen barruan, jaian jantziko genituen paineluak prestatu genituen eta, ordua iritsi zenean, begiraleek Egoitza eta eguneko Zentroko solairu guztiak korritu zituzten denoi zapia lepoan lotzeko, jaiaren kolore bereziak gogoraraziz –gorria eta zuria, Santuari entzierroaren aurretik kantatzen zaion abestia errepasatuz, distantzia neurtzeko egunkariak banatuz… – eta entzierro bat inprobisatuz, zezenak eta guzti.
Espezial pasatu genuen!