Adineko pertsona

San Fermin Txiki Villabonan

San Fermín Txiki en la Residencia de ancianos Santiago de Villabona

Uztailaren 6an San Fermin Txiki ospatzen da Villabonan, ikastetxe eta udalekuetako neska-mutilekin, eta Villabonako adinduentzako Santiago Egoitzan ez genuen hori galdu nahi izan.

Ospakizunerako zapi gorri tradizionala jantzita, Errebote plazako eskaileretan jarri ginen, detailerik ez galtzeko, iaz egin genuen bezala.

Halaber, pregoiaren irakurketara, txupinazora eta amaierako entzierrora joan ginen, eta haurrak korrika ibili ziren plaza osoan, “zezenak” jarraika zituztela, gure aitona-amonen begiradapean; goizaz disfrutatu zuten, aire librean, txikien ondoan.