Adineko pertsona
San Fermin entzierroa Txurdinagabarriko solairuetan lasterka
Beste urte batez, sanferminek zuria eta gorria ekarri zuten Txurdinagabarri Egoitzara, bere entzierro, ohiko musika eta dibertsioarekin.
Jaiak hasi aurreko egunetan, eskulanetako ekintzetan, ondoren jantziko genituen zapi gorriak prestatu genituen.
Uztailaren 9ko goizean, gure entzierro xumeak –zezen bakarra dugu– Egoitzako solairu guztietan korritu zuen, zauririk eragin gabe, baina barre eta karrera ugari eraginez.
Entzierroarekin batera nafar jotak entzun ziren, eta, nola ez, San Fermini eskainitako abesti tradizionala, indar betean kantatu genuelarik santuak bere kaparekin babestu gaitzan.