San Fausto jaiak Durangoko Barandiaran Adineko Pertsonen Egoitzan
Urriaren 10etik 18ra Durangon urteko jairik garrantzitsuenak egin ziren Durangon, eta egoiliar askok parte hartu zuten herriko jai-giroan.
Zentroan egun bat lehenago hasi genituen ospakizunak, urriaren 9an, ostirala, ohiko zapien ateratzearekin eta landareak apainduz.
Jai-egitarauaren barruan Durangoko Bandaren bisita izan genuen urriaren 11n, eta egoiliar askok Durangoko Udalak adinekoentzat antolatzen duen urteko bazkarian parte hartu zuten.
Hauxe izan zen menua: otarrainxkak, zainzuriak, piper betea, bakailaoa tomatearekin, koxkorra eta profiterolak txokolatearekin eta izozkia. Edateko xanpaina egon zen. Bazkaria amaitutakoan oso libreta politak oparitu zizkiguten.
Jaien egun handian, urriaren 13an, bazkari berezia egon zen denontzat egoitzan, eta askarirako, urte guztietan bezala, ohiko Artopilleak izan ziren.
Musika eta dantza nagusi izan ziren urriaren 15ean, Arotzaren gitarrarekin, eta larunbatean, urriak 17, trikitilari-talde bat etorri zen. Haiekin amaitu genuen jaien astea.
Orain ikurrinak, zapiak eta kartelak batu eta datorren urtera arte itxaron beharko dugu!