San Benito Menni kanonizatu zuteneko 25. urteurrena ospatzen dugu

1999ko azaroaren 21ean, Vatikanoko Hirian, Joan Paulo II.a aita santuak santu izendatu zuen Benito Menni, bizitzaren eta besteekiko zerbitzuaren aldeko grinak aztarna ezabaezina utzi zuen eta hospitalitate inklusibo eta hurbilago baterako bidea ireki zuen gizona aintzatetsiz.
San Benito Menni, 25 urteko santutasuna

Azaroaren 21ean, San Benito Menni kanonizatu zuteneko 25 urteak ospatzen ditugu; Ahizpa Ospitalarioen sortzailea, XIX. mendean San Joan Jainkoarenaren Ordena Ospitalarioa berrezartzeko figura nagusia eta gaixotasun mentala duten pertsonen arretan aitzindaria.

Data esanguratsu hura oroitzeko, Aita Menni Ospitaleko kaperan ospakizun bat egingo da, langileen, pazienteen eta ospitale komunitateko kideen partaidetzarekin. Ekitaldi liturgikoa San Benito Menniren legatuaren gogoeta, otoitz eta oroimenerako espazioa izango da. 1881ean, Jesusen Bihotzeko Ahizpa Ospitalarioen Kongregazioa sortu eta zortzi urte geroago Santa Agedako Osasun Etxea abian jarri zuen Gesalibarren (Arrasate), gaur egun Aita Menni Ospitaleak eta San Juan de Dios Ospitaleak osatzen duten multzo asistentziala.

Aldi berean, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioek kudeatutako beste zentro batzuetan San Benito Menniren figura eta arreta soziosanitarioan izan duen eragina gogoratuko dira. Gaixo mentalekin zuen konpromisoak eta asistentziari buruz zuen ikuspegi integralak funtsezko gida izaten jarraitzen dute Kongregazioaren misiorako lau kontinentetako 25 herrialde baino gehiagotan.

Urteurrena San Benito Mennik bere obran irakatsi zituen abegikortasunaren balioa berresteko abagunea da. Jardunaldiak, kanonizazioaren mende laurdena ospatzeaz gain, haren ikuspegiak ahulenen arretan duen eragin eraldatzailea ere ospatzen du.