Suizidioa eta bere buruz beste egiten ahalegintzea gaur egungo osasun-arazorik handienetako bat dira. Bi egunez behin norbaitek bere buruaz beste egiten du Euskadin. Espainian urtero 3.500 kasu baino gehiago egoten dira. OMEren arabera, suizidioa lehen hamar heriotza-arrazoien artean dago. Horrela, 15 eta 24 urte arteko adin-taldeetan bigarren eta hirugarren tokiaren artean dago; laugarrenean 35-45 adinekoen artean eta bosgarren eta zortzigarren tokiaren artean 45-65 adin-taldean. Bestalde, balioespenen arabera, bere buruaz beste egitea lortzen den kasu bakoitzeko 20 ahalegin daude atzetik, eta bere burua hiltzen duten pertsona helduen % 90 eta % 98 artean arazo mentalen bat du. Bere buruaz beste egiten duten eta arazo mentalik ez duten pertsonak ere badaude. Bere buruaz beste egitera bultzatzen dituzten beste arrazoi batzuengatik egiten dute.
Beraz, zifrak nahasgarriak dira, biltzea konplexua delako. Baina gero eta handiagoa den arazo baten aurrean gaudela erakusten dute, eta suizidioa lehentasunez aztertu behar dela berresten dute. Gure pazienteen artean gutxitan gertatzen bada ere, Vicente Huesok eta Deiene Gallastegik, gure Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroetako psikologo klinikoek, aurrera egin dute bere buruaz beste egiteko jokabidearen prebentzioan, esku-hartzean eta esku-hartzearen ostean. Horrela, beraien ezagutzak Aita Menni Ospitaleko gainerako profesionalekin partekatu nahi izan zuten.
Vicente Hueso eta Deiene Gallastegi psikologiak saio klinikoan. Ezkerraldean Álvaro Iruin, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendaria, Aita Menniko zuzendari medikoa den Nacho Quemadarekin.
Esku-hartze ostearen kontzeptuak suizidioaren ondoren gertatzen denari egiten dio erreferentzia, profesional soziosanitarioek eta bere buruaz beste egin duen pertsonaren familiak behar duten laguntzari. Gaizki eginda dagoena da ezer ez egitea edo inprobisatzea. Ez bada ongi hedatzen, ‘Werther efektua’ delakoa gerta daiteke, kutsatze efektua.
Kalteak eta kasu kopurua murrizteko, Osakidetza bere buruaz beste egiteko jokabidea prebenitzeko programa bat garatzen ari da, eta telefonozko arreta barne hartzen du. Ospitalearekin eta gaiarekin duen harremanarengatik, Álvaro Iruin, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarearen zuzendaria eta Mª Asun San Martín, Arrasateko Osasun Mentaleko Zentroko gizarte-langilea, gonbidatu gisa joan ziren apirileko saio kliniko honetara. Azken eztabaidan egindako ekarpenak eta beste parte-hartzaile batzuek egindakoak interesgarriak izan ziren esparru honetan elkarrekin lanean jarraitzeko.