Saint Benedict Menni zentroak We Are Like You proiektuaren lehen pazienteak jaso ditu
2017ko azaroaren 16an, gaixotasun mentala duten emakumeentzako Ospitaleratze Unitateak “We Are Like You” proiektuaren lehen 3 pazienteak hartu zituen Monroviako Ahizpa Ospitalarien Zentroan.
Onartutako lehen hiru emakumeek, Lovettek, Garmenek eta Bainduk, errehabilitazio programarekin hasi dute jadanik. Horrela, programatutako jarduera ugari egiten dituzte, beraien erkidegoko inguruneetara modu egokian itzultzeko. Horrez gain, farmakoterapiako programa egoki bat ere egin dute.
Marta Menéndez (psikiatra) eta Cecilia Álvarez (erizaina) arreba Nagusia den Florence Adevorekin eta arreba Inca Gonzálezekin batera egiten ari diren lana oso garrantzitsua izaten ari da, laguntza-unitate berri baten hasiera erronka delako beti, izan ere, oso bestelako alderdiei aurre egin behar zaie, hala nola instalazioak hornitzea, langileak hautatzea, janarien euskarri logistikoa, garbiketa, garbitokia, errehabilitazio-programak ezartzea, psikohezkuntza pazienteen familientzat, pazienteak Grant Mental Hospital ospitaletik deribatzeko koordinazioa eta osasun mentaleko eragile sanitarioak: Osasun Ministerioa, NCHC, Carter Center, MSF eta abar.