Kalte zerebrala

Psikologia, terapia integralaren zati gisa Bilboko Haurren Errehabilitazio Unitatean

Bere eginkizunen artean alderdi kognitiboak, emozionalak, jokabidearenak, sozialak eta familiarrak lantzea eta suspertzea dago. Inmaculada ballesteros psikologoak hauxe azpimarratzen du: adingabearen garapenean parte hartzen duten eragile guztiak -ikastetxea barne- kontuan hartu behar dira.
Psikologia, terapia integralaren zati gisa Bilboko Haurren Errehabilitazio Unitatean

Bere eginkizunen artean alderdi kognitiboak, emozionalak, jokabidearenak, sozialak eta familiarrak lantzea eta suspertzea dago. Inmaculada ballesteros psikologoak hauxe azpimarratzen du: adingabearen garapenean parte hartzen duten eragile guztiak -ikastetxea barne- kontuan hartu behar dira.

Bilboko Aita Menni Haurren Errehabilitazio Unitateak (Egaña, 10) aspaldi dauka Psikologia zerbitzu bat. Inmaculada Ballesteros zentroan neska-mutilez arduratzen den profesionala da, eta haren eskutik izango dugu bere lanaren berri.

Psikologia Menni Sareko Haurren Errehabilitazio Unitateetan sartu zen “haurrak beren orokortasunean artatu behar zirelako”, gogoratu du berak. “Aita Mennin ez dugu ulertzen lana modu isolatuan, eta are gehiago haurren arloari dagokionez. Garapenaren nahasmenduak hainbat arlo ditu, beraz, esku-hartzea oro har egin behar da. Horregatik da beharrezkoa ere psikologiaren irudia adingabeen tratamenduan, alderdi kognitiboak, emozionalak, jokabidearenak, sozialak eta familiarrak lantzeko eta suspertzeko“, azpimarratu du.

 width=

Nola integratzen da profesional gisa diziplina arteko taldearen barruan, eta nola koordinatzen dira diziplina guztiak? Gure psikologoak azaldu du Haurren Errehabilitazio Taldea –berak, mediku errehabilitatzaile batek, bi fisioterapeutak, bi logopedak eta terapeuta okupazional batek osatutakoak– astero biltzen dela kasuak berrikusteko. Bilera horietan, tratamendura joaten den neska-mutil bakoitzaren bilakaera azaltzen da, prozesuan zehar sortzen joaten diren zalantzak, eta lanaren helburuak ezartzen dira. Ballesterosentzat, koordinazio hori oinarrizkoa da, eta oso garrantzitsua adingabeen tratamenduan”.

Hainbat alditan nabarmendu dugu kalte zerebralean desberdintasunak daudela helduen tratamenduarekin. Gure adituaren ustez, umeekin modu egokian lan egiteko ezinbestekoa da berariazko prestakuntza bat izatea haurren arloan, garapen ebolutiboa ezagutzea, alarma-adierazleak, tresnak eta teknikak, kontsultara ekartzen dizkiguten zailtasunei aurre egiteko… Horrez gain, arreta goiztiarrean zehazki lan egin ahal izateko (0-6 urte arteko haurrak), berariazko prestakuntza bat behar da, garapenaren nahasmenduak dituzten (bai arrazoi genetikoengatik, bai biologiko edo psikosozialengatik), zein izan ditzaketen adingabeak eraginkortasunez artatzeko gaitasunak ekar ditzan”.

“Trebetasun berezi gisa, garrantzitsuena da haurrei buruzko ezagutzak izatea, pazientzia, motibazioa, sormen handia, eta batez ere gure ‘barruko ume’ txikia ateratzen uztea, ume bihurtzea, eta hortik abiatuz, txikienekin konektatzea. Ume gehienak familiak bultzatuta joaten dira Aita Mennira, helduen kasuaren aldean. Askotan, beldurrekin eta errezeloekin etortzen dira. Zuhurrak izan behar dugu, pazientean, beren eremua eta denbora eman, eta prozesuan errespetu handia agertzea”.

Funtsezkoak diren beste irudi batzuk

Garapenaren nahasmenduak, jokabidearenak, emozionalak; familia-orientazio beharra. Kalte zerebralaz gain, beste hainbat arrazoirengatik ere heltzen dira etxeko pazienteak gure Zerbitzura. “Guztiengan entzunak izateko beharra hautematen dugu, orientatzea eta laguntzea, bai hauei, bai senideei, ahalik eta modurik osoenean gara daitezen”. Zer tresna erabiltzen dituzten galdetu genion, eta Inmaculada Ballesterosen erantzuna argia da: “Txikiekin egindako terapiari buruz hitz egiten dugunean, jokoa funtsezkoa da. Lan egitera etortzen dira, baina eurek ikasteko bide nagusia jokoa da. Dibertitzen dira eta aldi berean, ikasten dute. Horrenbestez, jokoa gure eguneroko lana da“. 

 width=

Jokoaren papera garrantzitsua da, baina familiarena funtsezkoa da haurren garapenean. “Horregatik ezinbestekoa da kideak tratamenduan barne hartzea, saioetan zuzenean parte har dezatela, jarraibide egokiak ematea, horien bidez txikiari lagun diezaioten, bai saioetan landutakoa orokortzen, bai bereganatzen. Ez dugu ahaztu behar gurasoak ez direla terapeutak, baina informazioa izan behar dute. Seme-alabekin lan egiten duguna ezagutu behar dute, eta batez ere, beren txikienen prozesuan gidatu behar ditugu, haien prozesua ere baita. Garrantzitsua da beren emozio, zalantza eta beldurrei erantzutea. Askotan, espero ez zuten berri baten ondorioz etortzen dira gure Zerbitzura, eta hori, adingabearen, helduen eta familiaren prozesu gisa, artatu behar dugu“, azpimarratu du gure psikologoak.

Amaitzeko, Inmaculada Ballesterosek dio adingabearen garapenean esku hartzen duten eragile guztiak kontuan hartu behar ditugu, eta ikastetxea horietako bat da. “Komunikazioa eta koordinazioa ezinbestekoak dira helburu komunak ezarri ahal izateko, ikusten ditugun aurrerapenak eta zailtasunak jakinarazteko, baina guztiontzako estrategiak ezartzeko. Lan oso aberasgarria eta ezinbestekoa da“. Bilboko Aita Menni Haurren Errehabilitazio Unitatearen kausan, aldizka egiten da komunikazioa, hiru hilez behin gutxienez, eta telefonoz egin daiteke, edo, ahal bada, zuzenean.