Aita Menni Ospitaleko Psikologia Sailak lankidetza hasi du zentro anitzeko azterlan batean –David Gil Sanzek, Santanderreko Ahizpa Ospitalarien psikologo klinikoak zuzenduta- “Kognizio sozialean trebatzeko programaren (KSTP) eraginkortasunari” buruz. Azterlana 18 hilekoa izango da eta asmoa da eskizofrenia duten pazienteen funtzionamendu soziala hobetzea da. Azken urteetan kognizio soziala helburu garrantzitsutzat hartu da gaixotasun mental horren tratamenduan.
KSTP gaztelaniaz garatutako lehen programa da eskizofrenia duten pazienteengan kognizio soziala trebatzeko. Guztira 12 saio dira prozesamendu emozionala, adimenaren teoria eta atribuzio-estiloa, pertzepzioa eta ezagutza soziala lantzeko. Azterlan pilotuan, KSTP eraginkorra izan zen emozioen hautematea hobetzeko eta adimenaren teoriaren zenbait arlotan.