Psikiatriako pazienteek inauteriak ospatu dituzte

Ospitaleratuta laguntza psikiatrikoa jaso eta garuneko gaixotasuna duten pertsonek kolorez bete dute Aita Menni Ospitalea: inauteriak behar den bezala ospatu dituzte. Giroan sartzeko, Egonaldi Luzeko Unitatea (ULE), Egonaldi Ertaineko Unitatea (UME) eta Legezko Psikiatria Unitatea apaindu zituzten aurreko egunetan. Astearte-inautean mozorrotzeaz gain, desfile berezia ere egin zuten terapeuten zarataren eta txaloen artean.
.

Argazkietan ikusten denez, zentroko hormak, leihoak eta horma-irudiak apaintzen dituzten inauterietako maskarak mota askotakoak dira, eta hainbat modutara eginda daude. Pazienteek eurek aukeratu zituzten motiboak eta materialak: papera, kotoia, lumak, serpentinak eta abar. Horrez gain, maskara irabazlea aukeratu zuten lehiaketa batean parte hartu zuten.

Mozorroei dagokienez, sortzaileak eta askotarikoak ere izan ziren. Zabor-poltsak, kartoi meheak, latexezko eskularruak eta txanoak erabili zituzten pazienteek mozorroak egiteko. Horrela, Egiptoko pertsonaiez mozorrotu ziren UMEn, txitoz eta oiloez ULEn eta Harriketarrez Legezko Psikiatria Unitatean, tronkomobila barne.

decoración

Asteartean, hilak 17, Galdaragileen ohiko konpartsa Ospitaletik ibili zen, unitate guztiak bisitatzen. Arratsaldean mozorro-lehiaketa egin zen eta sariak banatu ziren. Mozorro guztiak pazienteek eta begiraleek eskuz egin zituztenez, Unitate bakoitzak zegokion saria irabazi zuen: originalena, dibertigarriena, koreografiarik onena…Amaitzeko, dantzak eta merienda izan zituzten. Hiru orduko festa!

Las monitoras

Begiraleak, nola ez, mozorrotuta ere bai. Meritu handia dute, izan ere, eurek bultzatu dute festa, zenbait aste zeramatzaten koreografiak eta mozorroak pazienteekin prestatzen! 

Inauterietan parte hartzea oso dibertigarria eta atsegingarria izan da; pazienteek eta terapeutek primeran pasatu zuten. Gainera, jarduera hauetan eta bestelako ospakizun eta festetan parte hartzeak helburu terapeutikoa du gaixotasun mentala duten pertsonentzat.