Programa zabala abendualdia eta Gabonak ospatzeko

Ohiko erlijio-ospakizunez gain musika-, antzerki- eta zinema-ekitaldiak ere izango dira
Programa zabala abendualdia eta Gabonak ospatzeko

Gabonak ospatzea oso errotuta dagoen tradizioa da, eta Aita Menni Ospitalea bezalako erlijiozko zentro batean unitate guztietara zabaltzen da.

Gutxi falta da Gabonak ospatzeko, eta abendualdian aurrera jarraitzen dugu. Aita Menni Ospitalean mundu guztia dago liturgia-ospakizunetan eta urtero bezala Jesusen helduerak eragiten gaituen poza igortzeko prestatzen ditugun ekitaldietan parte hartzera gonbidatuta.  

Abendualdia izeneko aldiak “etorrera” esan nahi du, eta Gabonen aurreko lau igandeak barne hartzen ditu. Gabonak heldu aurreko aldi horretan otoi-taldeak biltzen ditugu kaperan, gaixoekin eta behartsuenekin karitatea eta solidaritatea sakonago bizitzeko.  

Antolatutako ekitaldien artean ditugu pazienteen abesbatza –Juan Carlos Irizarrek zuzenduta eta San Benito Menniren omenez egindako ereserkiarekin amaituko da-, II. Gabon-kanten lehiaketa eta Liberiako osasun-egoerari buruzko hizketaldia, Paciencia eta Juliana ahizpen eskutik. Baina abenduaren 24a baino lehen, trikitilarien saioa, Santo Tomas eguna (Gabonetako saskiaren zozketarekin), eta christmas lehiaketaren irabazleen sari banaketa izango ditugu.

Gabon-egunaren bezperan Gabonetako eukaristia egingo da, eta Garagarza abesbatzak abestuko du. Gero luncha izango da Ospitaleko langileentzat eta zinema ekitaldi-aretoan

Gabon-egunean, erlijio-ekitaldiez gain, Olentzero etorriko da AMHko unitate guztietara, eta harekin batera trikitilariak joango dira. Abenduaren 25ean, Eguberri-eguneko mezaren ondoren, bazkari berezia eta argi-itzalen antzerkia izango dugu. 

Cesta

Abenduaren 29an hasten den astean, txakurrekin lagundutako terapia-erakustaldia izango dugu, Kidecan erakundeko Ainhoa Billaren eskutik. Asteartean, abenduak 30, Oñati Txarangaren saioa izango da erabilera anitzeko aretoan, eta txokolatada emango da. Arratsaldean, Abaroa abesbatzaren saioa izango dugu aretoan. 

Abenduaren 31ean ez dira faltako ez urte amaierako eukaristia ez Gabon zaharreko kotilioia, eta zinema-emanaldia ere izango da. 

Urteberri-egunean urteberriko mezarekin hasiko dugu 2015. urtea. Urtarrilaren 2an dantzak izango ditugu erabilera anitzeko aretoan, eta urtarrilaren 5eko gauean Erregeen kabalgata unitate guztietatik joango da

Programazioa