Poza eta itxaropena Aita Menni Ospitalean, Belengo argiak ekarrita

Belengo estalpetik kriseilu batean iritsi zaigun sugarrak jaiotzaren mezu itxaropentsua hurbildu digu. Kandelak piztu ondoren, Gabonetako bi saski zozketatu ziren, ohi bezala. Zorionak irabazleei!
luz-de-belenEFB9960.jpg

Aita Menni Ospitalean, Gabonak une atseginez beteta daude; ospakizunaren zentzua gogoratzen eta gure zentroko pazienteei, erabiltzaileei eta langileei poza eramaten saiatzen diren uneak dira.

Joan den 23an Belengo argiaren iritsiera ospatu zen. Europan ohitura da, 80ko urteetan Scouts taldeek egiten hasi zirenetik, Jesus haurra jaio zen estalpeko argia txoko guztietara eta herrialde guztietara eramatea. Arrate Romero Arreta Espiritual eta Erlijiosoko Zerbitzukoak esan digunez, sugarra kriseilu batean eramanez eta Aita Menniraino hurbilduz, bakearen ideia eta adiskidetasunarena zabaldu nahi dira, argia bera zabaltzen den une berean. Mundua hobetzeko saiakera bat da. “Argi hori Aita Mennira iritsi da eta ospitaleko familia osoarekin partekatu dugu. Ipuin baten bidez, norbera argia izateko modua azaldu dugu; izan ere, pertsona guztiak, gutako bakoitza, argia izan gaitezke, eta poza eta itxaropena eraman ingurukoei”, azaldu du.

Ekitaldi aretoan, argia itzalita, eta musikarekin lagunduta eta diapositibak proiektore batekin proiektatuta, ekitaldiaren esanahia azaltzeko, buruko osasuneko eta adimen desgaitasuneko pazienteak arduratu ziren eszenatokian kandelak pizteaz. Aldi berean, beren ideiak eta gogoetak partekatu zituzten, nahi izan zutena kontatu zuten. Une horri amaiera emateko, Rosanaren ‘En Navidad’ kanta abestu zen Gabonen etorrera ospatzeko. Olentzerok eta Mari Domingik ere ez zuten Errehabilitazio eta Dinamizazio Sozialeko Zerbitzuak koordinatutako ekitaldi hori galdu nahi izan. 

Une hunkigarri horren ondoren, unitateetako begirale taldeak Gabonetako bi saskien ohiko zozketa egin zuen gure erakundeko laguntzaileen artean, bata Aita Menni Ospitalean lan egiten dutenentzat eta bestea Aita Menni Gizarte Zerbitzuetako langileentzat. Aintzane Bengoa eta Nuria Diez izan ziren, hurrenez hurren, saskien irabazleak. Zorionak! 

Poza eta itxaropena Aita Menni Ospitalean, Belengo argiak ekarrita