Pintxoaren Mundu Eguna ospatu dugu goiko terrazan pintxoak janez
Ekaineko hirugarren osteguna Pintxoaren Mundu Eguna da, eta Txurdinagabarri Egoitzan ospakizunarekin bat egin nahi izan dugu, hilaren 15ean goiko terrazan aperitiboa eta pintxoei buruzko solasaldi bat antolatuta.
Bakoitzak bere sormen dohainak erakutsi ahal izan zituen genituen osagaiekin (tortilla, piper gorriak, arrautza egosia, ozpinetakoak, entsalada errusiarra…), eta oso elaborazio bitxiak atera ziren, alkoholik gabeko udako beltzarekin eta muztioarekin lagunduta hartu genituenak.
Eta prestatu genuena dastatzen genuen bitartean, solasean hasi ginen, pintxorik ospetsuenei buruz hitz egiteko, esaterako, Donostiako taberna batean bezero batek asmatutako “gilda” ospetsuari buruz.