Desgaitasun intelektuala Osasun mentala

Pinturaterapia Tailerraren bigarren edizioa Aita Mennin

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioetako Osasun Mentalaren eta Desgaitasun Intelektualaren arloetako hamar pazientek Pinturaterapia Tailerraren bigarren edizioan parte hartu dute, pinturaren bidez sormena sustatu eta adierazpen emozionala errazten duen ekintza batean. Lehen edizioaren arrakastaren ondoren, zenbait lagunek esperientzia errepikatu nahi izan dute.
Pinturaterapia Tailerraren bigarren edizioa Aita Mennin

Aita Menni Ospitaleko Osasun Mentalaren eta Desgaitasun Intelektualaren arloetako 10 pazientek Pinturaterapia Tailerraren bigarren edizioan parte hartzeko aukera izan dute. Jarduera Danobatgroupen finantzaketari esker antolatu da, eta Maite Arriaga arteterapian adituak zuzendu du berriz ere. Lehen edizioan bezala, tailerra esperientzia terapeutiko askatzaile bihurtu da, parte hartzaileei emozioak pinturaren bidez esploratzeko eta adierazteko aukera ematen diena. Are gehiago, lehen edizioan parte hartu zuten paziente batzuek aurten ere errepikatu nahi izan zuten.

“Oso ondo legoke datorren urtean berriro egin ahal izatea”, dio Amaia Segovia Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazio Zerbitzuko koordinatzaileak, ikasturte honetako pertsona berriek ere «saio bakoitzaz asko disfrutatu dutelako».

Tailerra ordu eta erdiko hainbat saiotan egin zen, eta pazienteek Lascaux Resonance gouachea erabili zuten lanerako, meditazioan eta kontzentrazioan laguntzen duten aromak dituen pintura berezi bat. Jarduerak, autoadierazpena eta sormena sustatzeaz gain, besteen obrak errespetatzea eta baloratzea ere sustatzen du. Ariketa bakoitzaren aurretik eta ondoren, hausnarketa pertsonalak jasotzen dira, eta horrek tailerreko partaideen arteko elkarrizketa eta lotura sustatzen du, emozioak eta oroitzapenak azaleratzen dituen ingurune seguru eta abegikorrean.

Tailerraren helburu terapeutikoak

Pinturaterapia Tailerrak partaide bakoitzaren ongizate emozionala bilatzen du, sormena indartuz eta autoestimua hobetzeko. Helburu espezifikoen artean, autoadierazpena bultzatzea, trebetasun sozialak hobetzea eta parte hartze komunitarioa sustatzea nabarmentzen dira. Tailerrean sortutako elkarrekiko errespetu eta aintzatespen giroa funtsezkoa da esperientzia honetaz erabat gozatzeko.

Tailerraren sustatzaile Maite Arriagak 15 urte baino gehiagoko esperientzia du arteterapian. Pinturaren onura terapeutikoak berresten dituzten antzeko azterlan eta esperientzien bermearekin aurkeztu zuen proiektua. Lehen edizioan bezala, adituak memoria batean jaso ditu emaitzak, eta memoria horretan pertsona bakoitzaren parte hartzearen jarraipen zehatza jasotzen da, haren obrekin eta pieza bakoitzaren balorazio emozionalarekin batera. Analisi horrek paziente bakoitzaren jarraipen terapeutikorako informazio baliotsua ematen du.