Pilar Garaiburuk 103 urte ospatu ditu Villabonako adinduentzako Santiago Egoitzan
Joan den irailaren 24an, Pilar Garaiburu Beloquik, Villabonako Santiago Egoitzako gure amonak, 103 urte bete zituen!, eta hurrengo egunean egin genuen jai batekin ospatu genuen.
Pilarrek inguruko lagun zaharrena izatearen errekorra dauka, eta egunkariek jaso zuten ospakizuna. Gainera, Maite Izagirre alkatearen bisita jaso zuen Egoitzan, baita gure zentroko laguna ea laguntzailea den Arantxa Lopez zinegotziarena ere, eta biek Villabona osoaren izenean zoriondu zuten.
Hilaren 24an Pilarrek famili ospakizun pribatua izan zuen, eta hurrengo egunean jai bat antolatu genuen Santiagoko senide, lagun, egoiliar eta langileekin. Txokolatada berezia izan genuen, tarta eta guzti bere kandelekin; Pilarrek itzali zituen, berezko duen sasoiarekin.
Zorionak zuri kantatu ondoren, Miguel Angel ilobak filarmonikari heldu eta kontzertu ederra eman zigun, izan ere, kantuan eta dantzan eduki gintuen arratsaldeko 7ak arte, herri kanta, doinu klasiko eta dantza soinuen erritmoan, eta alaitasun eta ilusio handiarekin, datorren urtean Pilarren 104rak ospatzeko.