Kalte zerebrala

Pediatriako fisioterapia onkologikoa: ezagutzan sakontzen dugu

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Kalte Zerebraleko Zerbitzuko bost fisioterapeutak parte hartu zuten Pediatriako Fisioterapia Onkologikoaren I. Jardunaldian, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak antolatuta. Topaketak fisioterapiak minbizia duten adingabeen tratamenduan eta errehabilitazioan duen zeregin garrantzitsuari buruzko funtsezko gaiak jorratu zituen, haien indarra, mugikortasuna eta funtzio fisikoak berreskuratzeari dagokionez.
Nerea Meabe, Iban Arrien, Elena Tampán, Irma García y Roberto Romero
De izquierda a derecha, Nerea Meabe, Iban Arrien, Elena Tampán, Irma García y Roberto Romero.

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Kalte Zerebraleko Zerbitzuko fisioterapeuta talde handi bat Pediatriako Fisioterapia Onkologikoaren I. Jardunaldira joan da joan den larunbatean, urriak 5, Donostian. Topaketa Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak antolatu du (COFPV), eta Pediatriako Fisioterapiako Espainiako Elkartearen (SEFIP) eta Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseiluaren bermea zuen.

Ikerketa oso presente dago pediatriako onkologian eta, programa osatu zuten hizlari ezagun ugarik landu zituzten gaietako batzuk hauek izan ziren: ebidentzia zientifikoa jarduera terapeutikoan, haurren minbizian; garapen neuromotorra tumore bat dagoenean; ariketa fisikoa gaixotasun onkohematologikoak dituzten haur eta gazteen artean, gaitasun fisikoak mantentzeko eta geldirik egoteari aurre egiteko; fisioterapiak zainketa onkopediatriko aringarrietan duen funtsezko zeregina, eta profesionalak haur paziente onkologikoarekin egiten duen dolua.

Aita Menniko Fisioterapia Arloko arduradun eta COFPVko lehendakari Iban Arrienenen iritziz, aberasgarria izan zen profesional horiek pediatriako fisioterapia onkologikoan duten esperientzia zabala ezagutzea.  Irma Garcia Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Haurren Errehabilitazio Unitateko koordinatzailearentzat eta Elena Tampan pediatriako fisioterapeutarentzat, jardunaldia bereziki interesgarria izan zen, biek minbizia duten haurrak tratatzen baitituzte Aita Menni Ospitaleak ‘La Cuadri del Hospi’ elkartearekin duen hitzarmen  bati esker. Halaber, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neurorrehabilitazioko fisioterapeuta espezialistak diren Nerea Meabek eta Roberto Romerok bereziki estimatu zuten jardunaldi honen ondorioz ezagutza eguneratu izana.

Fisioterapia onkologikoa

Haur eta gazteen minbizia adingabeen heriotza edo gaixotasun kausa nagusia da: urtero 1.100 kasu berri inguru diagnostikatzen dira Espainian 0 eta 14 urte bitarteko haurren artean. Fisioterapia onkologikoak minbizia duten paziente gazteei indarra, mugikortasuna eta funtzio fisikoak berreskuratzen laguntzea du helburu. Horren barruan sar daitezke eskuzko terapia, indartze eta luzatze ariketak, oreka eta koordinazioa hobetzeko terapia zein jarduera ludikoak. Lana tratamendu medikoen aurretik, bitartean eta ondoren egiten da, eta familia tratamenduaren parte aktibo gisa inplikatzen ere saiatzen dira.