Eguraldi ona iritsi da eta, horrekin batera, ondo pasatzeko gogoa, ospitale barruan zein kanpoan.
Hain negu eta udaberri euritsuen ondoren, nork ez du ongi hartzen hondartzan erlaxatzea, igerilekuan bainatzea, gauean pixka bat ateratzea eta eguzkitan paseatzea? Horrelako ekintzak egin ahal izateko, familiekin adostuta, astebete bat opor antolatu genuen kostaldean, Egonaldi Luzeko Arloan interesa zuten pertsonentzat (ALE A eta ALE B). Argazkietan ikus daitekeenez, gero eta paziente gehiago animatzen dira.
Bidaia maiatzaren 26tik ekainaren 1era antolatu genuen. Oraingoan, berriro ere, Alacanteko Benidorm hiria aukeratu genuen helmuga, bertan etxean bezala sentitzen baikara. Ohikoa denez, hainbat profesionalek lagundu zioten taldeari hondartzako oporraldian, eta mundu guztiak primeran pasatu zuen.
Eta talde batek Mediterraneo aldera jotzeaz gain eguzki bila, Jesusen Bihotzaren Jaia ere ospatu da, ekainaren 13an, eraikin osoan (UME, ULE ,UDITRAC,URDP, UDA).
Oso programa polita izan genuen. Goizean meza eta jolasak izan genituen, eta arratsaldean, Lege Psikiatriako Unitateko paziente guztiek antzezlan bat eman zuten. Ondoren gitarra jo eta kantuan aritzen den ULEko paziente bat aritu zen, eta gero sevillana dantzen emanaldi bat izan genuen. Arratsalde merienda on batekin amaitu genuen, patioetan musika jarrita.